Elikadura Burujabetza sukaldean
Bidezko Elikadura eta Hegoa
2019
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Unitate didaktiko hau «Elikadura burujabetza ereiten eta sukaldatzen » prozesuan kokatzen da eta Nekazaritza eta Ostalaritza eta Turismo arloetako Lanbide Heziketara zuzendutako hezkuntza-proposamena da. Izan ere, lanbide horiek elikagaien ekoizpenari, banaketari eta kontsumoari lotuta daude. Hala, proposamen honen helburua ziklo horietako ikasleek nagusi den elikadura ereduaren mundu mailako eta tokiko ondorioak ezagutzea eta sektoreko profesional bezala izango duten rolaz jabetzea da; hori guztia genero-berdintasun ikuspegi batean oinarrituz.
La agroecología en el currículo de Hostelería de Formación Profesional. Un enfoque transversal
Fuhem / Garúa
2017
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida didaktiko honek ostalaritzako LHko heziketa-zikloko curriculum-edukiak lantzeko aukera ematen du, bai sukaldaritzari dagokionez, bai aretoari dagokionez, beti ere ikuspegi agroekologikotik. Jardueren abiapuntua agroekologia eta haren oinarriak azaltzea da, eta, ondoren, ikuspegi horrekin hainbat osagai lantzea, baita sukaldearen eta jatetxearen/jantokiaren kudeaketa ere.
Genero ikuspegia Lanbide Heziketan lantzeko gida
Justicia Alimentaria
2023
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida hau, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako irakasleei zuzendua, emakumeen eta gizonen berdintasunerantz aurrera egiteko baliabide bat da. Haren edukiek ikuspegi ekofeminista aplikatzen dute nekazaritzako elikagaien sistemen azterketan. Hainbat jarduera iradokitzen dira ikuspegi hori ikasgelan sartzeko, eta, aldi berean, curriculumaren hainbat alderdi lantzen dira.