Biblioteca de Aromas. Proyecto educativo para alcanzar más de 3000 referencias
Escuela de Hostelería y Turismo de La Rioja
2021
Baliabide mota: Web orria
Elikagai ugari biltzen dituen liburutegia, alfabetikoki ordenatuta. Produktu bakoitzari fitxa bat eransten zaio. Fitxa horretan, produktu horren deskribapena eskaintzen da; dagokion familiari eta nutrizio-ezaugarriei buruzko informazioa ematen da; pertsona begano/begetarianoentzat elikagaia egokia den zehazten da, baita alergenorik duen, besteak beste. Informazio hori guztia QR kode baten bidez eskura daiteke.
De la granja a la cocina. Guía-manual con orientaciones para la producción primaria agrícola de frutas y hortalizas frescas en Cantabria
CIFP La Granja (Heras, Cantabria) eta IES Fuente Fresnedo (Laredo, Cantabria)
2020
Baliabide mota: Gidaliburura
Ekimen honek La Granja LHII -azken kontsumitzaileari heldu arte behar diren fase guztiak kontuan izanik eta zuzeneko kanal laburrak eta hurbilekoak baliatuz fruta eta barazkien ekoizten dituena- eta Fuente Fresnedo BHI -produktu horiekin, intereseko proposamen gastronomikoak garatzen dituena- lotzen ditu. Proiektu honen helburua gertuko, tokiko eta ingurumena errespetatzen duen produktuen ekoizpena bideragarri egitea da, baita ikuspegi hau haintzat hartzen duen sukaldaritza-sektoarekin lotzea ere bada. Ekoizleak eta sukaldariak aldaketa-eragile bilakatzen dira, nekazaritza-produktuen urtaroak errespetatzen dituztenak eta lurraldearen etorkizuna bermatzen duten tamaina txikiko edota ertaineko ekoizleen garrantziaz jabetzen direnak.
Txaramela. Ingurumen eta elikadura hezkuntza eskola
Txaramela kooperatiba
2021
Baliabide mota: Web orria
Biztanleriaren hainbat sektoreri zuzendutako material didaktikoak diseinatu eta ematen ditugu, betiere elikaduraren eta inguratzen gaituen ingurunearen arteko harremana oinarri hartuta.
Educación para la Soberanía Alimentaria. Guía para la ejecución del proyecto
Justicia Alimentaria
2022
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida honek jarduera multzo bat proposatzen du, batzuk gure erakundearen beste tresna batzuetan sartuta daudenak, ikasgelan agroekologiarekin eta elikadura-subiranotasunarekin lotutako alderdiak lantzeko. Cadizko Diputazio Probintzialak finantzatutako “Elikadura Burujabetzarako Hezkuntza” proiektuaren esparruan garatutako ekintzen multzoaren parte da. Proiektu horrek probintziako hiru ikastetxerekin batera lan egiten du. Gida honek proiektua eta haren helburuak azaltzen ditu, parte hartu duten ikastetxeei aurkezten dizkie eta garatutako ekintzak deskribatzen ditu, besteak beste, ikasgelako lana, ikastetxeen arteko topaketa bat, argazki-lehiaketa bat eta erakusketa ibiltari bat egitea probintziako hainbat udaletan. Dagozkion egokitzapenekin, beste lurralde eta baldintza batzuetan aplika daiteke. Behar bezala bistaratzeko, erabili “aurkezpena” formatua.