Biodiversidad, sustento y culturas. La soberanía alimentaria no es un mito
Alianza Biodiversidad
2019
Baliabide mota: Aldizkaria
Emakumeak eta gizonak protagonista dituzten proposamen komunitarioen indarra erakusten duten kasu-azterketak, kontakizunak eta esperientziak ugaritzen ari dira. Azterketa horiek, komunitateen eta lurraldearen, gizakien eta naturaren arteko harreman bizia azpimarratzen dutenak, agerian uzten dute funtzionatzen dutela, eta, gainera, giza elikaduraren zati handi baten erantzule direla. Eta hala erakusten dute ETC eta GRAIN taldeen ikerketek.
La Vía Campesina. Nazioarteko baserritarren mugimendua
La Vía Campesina
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Webgunea
La Vía Campesina nazioarteko mugimendu bat da, munduan milioika baserritar, nekazari txiki eta ertain, lurrik gabeko langile, gazte eta emakume landatar, indigena, migrante eta nekazaritzako langile biltzen dituena. Elikadura burujabetzari lotutako nekazaritza baserritarraren alde lan egiten du, gizarte-justizia eta duintasuna sustatzeko modu gisa. Zeregin horretan, genero-berdintasuna sustatzen du, emakumeen aurkako indarkeria-modu guztien aurka borrokatzen da eta haien eskubideak aldarrikatzen ditu.
Carne de Cañón. Por qué comemos tanta carne y cómo nos enferma
Justicia Alimentaria
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Katalana
Baliabide mota: Txostena eta kanpaina
«Carne de cañón» kanpainak sektorearen eutsiezintasunaz ohartarazten du, haragiaren gehiegizko kontsumoa bistaratzen du eta horrek osasunean dituen ondorio larriak salatzen ditu. Gainera, haragiaren industriak inpunitate osoz jokatzeko mugitzen dituen hariak seinalatzen ditu. Kanpainak, bada, pertsonen osasunaren eta lurraldearen espoliazioarekin amaituko duten politika publikoak eskatzen ditu. Izan ere, espoliazio horrek enpresa gutxi batzuek epe laburreko mozkinak lor ditzaten du helburu.
¿Quién nos alimentará?
¿La red campesina alimentaria o la cadena agroindustrial?
Grupo ETC
2017
Baliabide mota: Dokumentua
Nekazaritzako eta industriako elikadura-kateak, korporazioek globalizatuta eta maneiatuta, klima-kaosetik eta elikadura-segurtasunik ezatik bizirik irauten lagunduko digula, “nekazaritza adimenduna” ziurtatuko duten teknologia berrien bidez, esaten digute. Nekazaritzako eta industriako elikadura-kateak, interes komertzialagatik funtzionatzen duenak, mundua elikatuko duela pentsatzeak ez du oinarririk. Jakin zergatik!.
La cadena de valor agroalimentaria digital
Grupo ETC
Acción por la Biodiversidad
2020
Baliabide mota: Dokumentua]
Agronegozioko korporazio handiak “digitalizatu” gisa berrasmatzen ari dira. Horrela, jendearengandik, naturatik eta bizi-prozesuetatik (hala nola elikaduratik) balioa ateratzeko espektroa zabaltzen dute.
Soberanía alimentaria. Biodiversidad y culturas
Hainbat erakunde/elkarteren gune kolektiboa
2020
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Online aldizkaria
“Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas” argitalpenak landa-eremuko bizitzan, nekazaritzan eta elikaduran eragiten duen guztiari buruzko informazioa, eztabaida eta hausnarketa jorratzen du. Pentsamendu kritikoko aldizkari horrek, bada, errealitate sozial eta ekonomiko berriak irudikatzen eta eraikitzen lagundu nahi du, kapitalismoa behingoz baztertu ahal izateko.
Panel 5. Soberanía alimentaria
OCSI
2019
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Fitxa didaktiko eta kontzeptuala
Elikadura Burujabetza kontzeptuan oinarrituz, nagusi den eredu agroindustrialaren ondorio negatiboak jorratzen ditu, batez ere naturan ematen direnak. Hala, Elikadura Burujabetzaren eredua proposatzen du landa-eremuak biziberritzeko, lurraldea kudeatzeko eta ekoizpen, banaketa eta kontsumo alternatiba gisa. Gainera, eredu hura Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren barruan kokatzen du. Jarduerak eta baliabide lagungarriak eskaintzen ditu.
Alimentación sostenible
Daniel eta Nina Carasso fundazioa
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Webgunea, informazioa eta baliabideak
Gure elikadura hainbat (des)orekaren elkargunean kokatzen da eta horren inguruan hartzen ditugun erabakiak, ekoizpenetik kontsumora, eragina dute gure ekosisteman. Ziurtasun horretatik, Elikadura Jasangarri baterako trantsizioa sustatzea premiazkoa dela argudiatzen da, baita hura demokratikoa, solidarioa eta agroekologikoa izan beharko dela ere.