Haur Hezkuntzako Goi-Mailako baliabideak
Bidezko Elikadura
2022
Baliabide mota: Aurkezpen interaktiboa
Elikatzeko eskubidea eta garapen jasangarria genero-ikuspegitik lantzeko pentsatutako baliabideak hautatzea, Haur Hezkuntzako goi-mailako heziketa-zikloko hainbat moduluren edukiekin lotutako ekintzetan.
Elikadura osasungarria eskola-adinean
Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza
2022
Baliabide mota: Fitxa didaktikoak
Fitxa didaktiko hauek modu erraz eta gidatuan ikasgelan, jantokian eta/edo etxean erabil ditzakegu. Asmoa da jarduera horiek erraz integratzea hainbat irakasgaitan, jantokian, jolastokian edo eskolaz kanpoko jardueretan garatzeko; edo etxera joan eta familian esperimentatzea, erosketak egitean edo afarietan.
Genero ikuspegia Lanbide Heziketan lantzeko gida
Justicia Alimentaria
2023
Baliabide mota: Gida
Gida hau, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako irakasleei zuzendua, emakumeen eta gizonen berdintasunerantz aurrera egiteko baliabide bat da. Haren edukiek ikuspegi ekofeminista aplikatzen dute nekazaritzako elikagaien sistemen azterketan. Hainbat jarduera iradokitzen dira ikuspegi hori ikasgelan sartzeko, eta, aldi berean, curriculumaren hainbat alderdi lantzen dira.