#Ekonomia eraiki: Eraiki ezean, eraikiko digute
Economistas sin Fronteras
2017
Baliabide mota: Animazio-bideoa [3min: 19s]
Ekonomiaren izenean doikuntza-programak eta murrizketak justifikatzen dituzte eta, hala, oinarrizko eskubideak urratzen dituzte, hala nola hezkuntza, osasuna, enplegu duinak edo gizarte-babesa. Horren izenean esaten digute ere, “ez dagoela alternatibarik”. Benetan, ez al dago alternatibarik? Ekonomia ikaslea den Sarak horri buruz hausnartzen du.
EUSKERAZ IKUSI
GAZTELANIAZ IKUSI
Finantzaz haratago. Karta-jokoa
Finantza Etikoetan eta Solidarioetan oinarritutako Hezkuntzaren aldeko Sarean (RedEFES)
2022
Baliabide mota: Karta-jokoa
Finantzaz Haratago karta-jokoa hezkuntza dinamika bat da. Bertan, dirua inbertitzeko sektoreak bilatu behar dituen banku baten zeregina hartzen dugu. Jokoaren mekanikak inbertsio etikoak saritzen ditu, ahalik eta puntu gehien izateko (etikoinak), nahiz eta, askotan, beste sektore batzuetan inbertitzeak errentagarritasun handiagoa emango digun eta garaipenera hurbilduko gaituen.
Joko hori hezkuntza-helbururako baliagarria izatea espero dugu, bi xederekin: batetik, edozein joko bezalaxe, dibertigarria izatea; eta, bestetik, inbertsio-sektoreei eta bankuen zereginari buruz eztabaidatzea ondoren.
Ekonomia Sozial eta Solidarioa. Erakusketa
REAS eta Geltoki
2020
Baliabide mota: Infografiak dituen webgunea
Ekonomia Sozial eta Solidarioa aurkezten duten infografien multzoa: zer den; zer printzipio eta balio dituen; ekonomia kapitalistaren eta ekonomia solidarioaren arteko desberdintasunak; erakunde, baliabide eta pertsona kopurua; lan-eremuak – finantza etikoak, kontsumo arduratsua, merkatu soziala, ekonomia feminista, elikadura burujabetza-; eragin politikoko ekintzak.
Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren gidaliburua. Ekonomia Sozial eta Solidarioa LHan eta Unibertsitatean lantzen
Economistas sin Fronteras
2019
Baliabide mota: Gidaliburua
Lan honek erronkak diseinatzea du ardatz. Tresna erraza, laburra eta praktikoa izan nahi du, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa aplikatzeko orientabidea emango diena LHko irakasleei eta LHaren eremuan lan egingo duten ikasleak dituzten unibertsitate-irakasleei. Hala, EsF erakuneak arlo horretan duen esperientziatik abiatzen da ESSko ikuspegia duen gizarte-ekintzailetza sustatzeko.
Ekonomia solidarioa: ekonomia eraldatu, gure mundua eraldatzeko.
Edukien proposamena.
REAS
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Material hau hezkuntzaren eremuan lan egiten duten pertsona eta kolektiboei zuzenduta dago, bai formala bai ez-formala, gai horiek ezagutzen ez dituzten gazte edo helduekin. Proposamen didaktikoak gai horiei heltzeko jarduera zehatzak eskaintzen ditu, bizipen-ikaskuntzaren eta hezkuntza-ikuspegi kritiko eta eraldatzailearen ikuspegi batetik.
Ekonomia solidarioa: ekonomia eraldatu, gure mundua eraldatzeko. Proposamen didaktikoa
REAS
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida hau ekonomia, pentsamendua eta praktikak eraldatzeko beharretik abiatzen da, gure mundua eraldatzeko. Ekonomia giza-, gizarte- eta historia-eraikuntza den aldetik, aldatu egin daiteke eta aldatu egin behar da pertsonen eta komunitateen ongizatera bideratzeko, eta, horretarako, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarri beharra dago, baita guztien onarekin, feminismoarekin, ekologiarekin edo justiziarekin lotutako beste irizpide batzuk ere.
Lanbide Heziketan Ekonomia Solidarioa txertatzeko gida
REAS Euskadi eta ALBOAN
2020
Baliabide mota: Koaderno teorikoa eta Jarduera-koadernoa
Material honek elementu teoriko-kontzeptualak eskaintzen ditu, ikasleei egungo pentsaerari eta ekonomia egiteko moduari buruzko begirada kritikoa sustatzen laguntzen dietenak. Beste koaderno didaktiko batekin osatzen da, dokumentu honetan jasotako kontzeptuak eta ideiak ikasleekin lantzeko jarduerak proposatzen dituena.
La Economía Social y Solidaria en el contexto educativo. Guía para el profesorado
Asamblea de Cooperación por la Paz, Red de Economía Alternativa y Solidaria de Madrid [REAS Madrid] eta “La Unidad de Villaverde Este” auzo-elkartea
2018
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida honetan, gelan garatzeko prestakuntza-saioak proposatzen dira: Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Printzipioak; Agroekologia eta Elikadura Iraunkortasuna; Ekintza Jasangarriak; Kontsumo Arduratsua eta Bidezko Merkataritza; Komunitate Garapena eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Printzipioak; Ekonomia Sozial eta Solidarioa abian jartzea. Info
Soste[vida]bilidad. Guía de trucos y remedios para un emprendimiento que ponga la vida en el centro
ColaBoraBora
2018
Baliabide mota: Gidaliburua
Gida honek, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekintzailetza-kultura bat sustatzeko helburua du. Ekintzaileen bizitzari buruzko gaiak mahaigaineratzen ditu eta ekiteko, ekoizteko eta kontziliatzeko orientabide praktikoak ematen ditu. “Kasuak” atala nabarmendu nahi dugu; horretan, hainbat ekintzailek euren esperientziak azaltzen dituzte.