Teachers for future Spain
2022
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Web orria
“Teachers For Future Spain”, Etorkizunaren aldeko irakasleak, bizi dugun larrialdi klimatikoaren egoeraz kezkatuta gauden irakasle taldea gara. Ekintza zehatzak egiten ditugu ikastetxeen kudeaketa aldatzeko, Ingurumen Hezkuntza garatzeko eta gure ikasle eta naturaren arteko harremana bultzatzeko. Edozein alderdi politiko, erlijio edo sindikatutatik independenteak gara, eta planetarekin eta bertako biztanleekin dugun konpromisoak baino ez gaitu mugitzen.
Konpetentzien araberako ebaluazioarako eredua
2022
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Exenplifikazioa
Ana María González Torrado lanbide-heziketako irakasleak egindako «elikadura, kultura eta osasuna» 3. gai-ardatzari buruz gaitasunen arabera ebaluazioaren exenplifikazioa. Mendekotasun-egoeran daunden pertsonei arreta egiteko Teknikariaren Erdi Mailako Etxeko Laguntza moduluaren eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Autonomia Pertsonala moduluaren adibideak eskaitntzen ditu.
Educar para la Transformación Ecosocial. Entrevista a Luis González Reyes
FUHEM
2018
Baliabide mota: Bideoa [1min: 54s]
“Educar para la Transformación Ecosocial” liburuaren aurkezpena da. Ikuspegi ekosoziala duen curriculum-proposamen horrek eduki ekosozialak txertatzeko tresna eskaintzen du, hezkuntza-etapa guztietan eta zeharkako ikuspegi baten bitartez. Lau urtez FUHEM fundazioan lan eginez lortutako esperientziaren emaitza gisa, liburuak helburuetan, edukietan, metodologian eta ebaluazioan egin beharreko aldaketak jorratzen ditu.
GAZTELANIAZ IKUSI
Hezkuntza kritikoa eta eraldatzailea. Bigarren Hezkuntzako zentroetan Elikadura Burujabetza genero ikuspegitik txertatzeko esparru teoriko-pedagogikoa.
Hegoa eta Bidezko Elikadura
2017
Hizkuntza: Euskera, Gaztelania eta Katalana
Baliabide mota: Liburua
Pedagogia kritikoetan eta herri hezkuntzan oinarritutako proposamen honek protagonismoa ematen die irakasle eta ikasleei, hezkuntza-ekintzaren subjektu nagusi bezala; ikastetxearekin harremana duten lurraldeko gainontzeko hezkuntza- eta gizarte-eragileen zeregina aintzat hartzen du; eta gizartean eta kulturan garrantzia duen curriculum batek errealitatea ulertzeko eta horretan kontzientzia etiko, kritiko eta eraldatzailez eragiteko duen papera azpimarratzen du.
Innovaciones en los programas de alimentación escolar
(FAO) Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea
2017
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Bideoa [1h. 08min 04s]
Eskolako elikadura estrategia hezitzailea gisa bizitza osasungarrirako izeneko ikastaroaren eskola birtualak eskola elikaduraren programaei heltzen dizkio elikadura- eta nutrizio-segurtasuneko politika estrategiaren barruan. Brasilgo Eskolako Elikaduraren Programa Nazionala aurkezten dute, Latinoamerikako eta Karibeko beste herrialde batzuetara hedatzen ari den ibilbide luzeko esperientzia dena.
GAZTELANIAZ IKUSI
¿Cómo gestionamos nuestros equipos? Trabajo cooperativo desde dentro
Mercado Social de Madrid
2017
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Bideoa [13min 15s]
Madrilgo Gizarte Merkatuko MESTalks Villaverde izenekoaren barruan ematen duten mikro-hitzaldi inspiratzaileetako bat da. Kasu honetan, Nacho García Pedrazak zenbait ideia partekatzen dizkigu lantaldeetan harreman onak sustatzeko, erabakiak hobeto hartzeko eta erantzukizunak hartzeko, eta sor daitezkeen gatazkak modu konstruktiboan kudeatzeko.
GAZTELANIAZ IKUSI