Aquí no se tira nada. Más alimento, menos desperdicio
Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación
2022
Baliabide mota: Webgunea, Ikus-entzunezkoak
Atari horretan, baliabide dokumental eta ikus-entzunezko ugari aurki daitezke, elikagaiak alferrik galtzea murrizteko.
La alimentación como acto político
Sociedad Científica Latinoamericana de Agroecología
2015
Baliabide mota: Bideoa [04min: 34s]
Clara Nichollsek elikagaiak ekoizteko eredu agroindustrialak klima-aldaketan dituen ondorioak azaldu ditu, eredu jasanezina baita. Eredu agroekologikoa alternatiba jasangarria eta bidezkoa da komunitateentzat eta planetarentzat.
GAZTELANIAZ IKUSI
Sociedades centradas en el cuidado de la vida
Instituto de Estudios Ecologistas del Tercer Mundo. Ecuador
2021
Baliabide mota: Bideoa [1h. 43min: 15s]
Elkarrizketa ekologistak: trantsizioa krisi globalaren garaian seriean sartutako bideoa. Elkarrizketa horretan, Lourdes Contrerasek (Rondas campesinas feministas, Peru), Adriana Guzmanek (feminista komunitarioa, Bolivia), Maristella Svampak (soziologo ikertzailea, Argentina) beren buruari galdetzen diote zerk eusten dion bizitzari, eta zerbait hori zaintza dela ondorioztatzen dute. Solasaldian, haren esanahia, osagaiak, irismena eta bizitza zaintzean oinarritutako gizarteak eraikitzeko erronkak aztertu zituzten.
Elikadura-eskanerra hezkuntza kritiko eta eraldatzaile baterako
Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Aurkezpen interaktiboa
Aurkezpen hau elikadura-sistema ulertzeko pausoak emateko helburua du, ikuspegi sinplifikatu batetik lanketa konplexuago, kritikoago eta eraldatzaileago bateraino. Azken diapositibetan benetako albisteak sartzen ditu, gelan gaur egungo elikadura-sistema industrial eta globalizatuaren iraunkortasunari eta genero-berdintasunari buruzko eztabaida sortzeko helburuz.
Suntsipena? Atzerako kontaketa hasi da jada…
Intered
2019
Baliabide mota: Jolas kooperatiboa
Jolas kooperatibo honek Escape room baten dinamika du. Lurraren suntsipen masiboa ekiditearren, taldeak elkarrekin lan egin beharko du bizitza mantentzeko erantzunera daraman klabe egokia lortzeko eta gelako atea zabaltzen duen giltzaren kodea topatzeko. 11 urtetik gorako taldeentzat gomendatuta (gutxienez 6 pertsona). Jolasaren webgunean horretara jokatzeko azalpen eta material guztiak daude.