


Elikadura burujabetza ereiten
Bidezko Elikadura eta Hegoa
2019
Baliabide mota: Unitate didaktikoa
Nekazaritza arloko heziketa zikloetara bideratuta. Ikus-entzunezkoak eta partaidetza-dinamikak erabiliz, honako helburu hauek ditu: nekazaritza- eta elikadura-eredu bi –agroindustriala eta elikadura burujabetzarena– alderatzea; problematika hori ikasleen lanbide-jarduerari lotzea; elikadura osasungarria, bidezkoa eta jasangarria sustatzen duten benetako alternatibak eraikitzea, ikasleek etorkizunean beren lanbidean gauzatu ahal izango dituztenak; agroekologia lanbide-irteera gisa ulertzea. Hori guztia genero-ekitateko ikuspegi batekin lantzen da.




Elikadura Burujabetza Nekazaritzako LHn
Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Esteka
Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpeneko eta Nekazaritza agroekologikoko erdi-mailako Heziketa-zikloetan Elikadura Burujabetza sartzeko metodologia eta ikuspegi desberdinak dituen programazio bat garatzen dugu, on line hainbat baliabiderekin.


Genero-ikuspegia Nekazaritzako eta Abeltzaintzako produkzioan
Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Esteka
Nekazaritzaren lanbide-arloa oso maskulinizatuta dago; hala ere, gobernuek eta nazioarteko erakundeek nabarmentzen dute emakumeek funtsezko eginkizuna dutela nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen jasangarrirako eta landa-eremuetako bizitzaren sostengurako. Lanbide-arlo honetako heziketa-zikloetako curriculum ofizialek ez dute generoaren gaia barne hartzen edukietan, eta ebaluazio-irizpideetan ez da ia aipatzen. Horregatik, baliabideen hautaketa hori baliagarria izan daiteke (LPO) edo (EIE) moduluetatik lantzeko, edo, bestela, 8M edo 25N bezalako data nabarmenen ondoriozko ekintza espezifikoetatik lantzeko.

