#EkonomiaEraiki: Eraiki ezean, eraikiko digute
Economistas sin Fronteras
2017
Baliabide mota: Animazio-bideoa [3min: 19s]
Ekonomiaren izenean doikuntza-programak eta murrizketak justifikatzen dituzte eta, hala, oinarrizko eskubideak urratzen dituzte, hala nola hezkuntza, osasuna, enplegu duinak edo gizarte-babesa. Horren izenean esaten digute ere, “ez dagoela alternatibarik”. Benetan, ez al dago alternatibarik? Ekonomia ikaslea den Sarak horri buruz hausnartzen du.
IKUSI EUSKERAZ
IKUSI GAZTELANIAZ
Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren gidaliburua. Ekonomia Sozial eta Solidarioa LHan eta Unibertsitatean lantzen
Economistas sin Fronteras
2019
Baliabide mota: Gidaliburua
Lan honek erronkak diseinatzea du ardatz. Tresna erraza, laburra eta praktikoa izan nahi du, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa aplikatzeko orientabidea emango diena LHko irakasleei eta LHaren eremuan lan egingo duten ikasleak dituzten unibertsitate-irakasleei. Hala, EsF erakuneak arlo horretan duen esperientziatik abiatzen da ESSko ikuspegia duen gizarte-ekintzailetza sustatzeko.
Bideo-bisita: ekimen agroekologikoak Beizaman
Setem, Factoría de Valores
2020
Baliabide mota: Bideoa [17min: 12s]
Elikadura burujabetzako esperientziak. Pentsatu al duzu inoiz egunero hartzen ditugun elikagaien jatorrian? Jaten dugunaren atzean istorio asko daude. Gu Gipuzkoako Beizama herrira hurbildu gara, horietako batzuk ezagutzeko.
IKUSI GAZTELANIAZ
Ekonomia Sozial eta Solidarioko kooperatiba bat eratzeko urratsak
REAS Aragón eta Zaragozako Udala
2020
Baliabide mota: Baliabide webgunea
Emprendes.net webgunetik gizarte berrikuntzako proiektuei laguntza ematen zaie. “Kooperatiba bat eratzea ez da arriskutsua ibilbidea ondo markatuta dagoenean. Eta proiektua benetako kooperatiba bihurtzeko administrazioen burokrazia gainditzea ez da ezinezkoa laguntza-talde on bat baduzu. Gaurtik aurrera Kooperatiba bat eratzeko hamar urratsen mapa daukazue”.
SUSYrekin bidaiatzen
CERAI
2017
Baliabide mota: VBideo dokumentala [5min: 27s]
Europar Batasunaren finantzamenduarekin, SUSY proiektua (Sustainable and Solidarity Economy) mundu osotik ibili da ESSko esperientziak bilatuz, eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu kolektiboak aukeratu dituzten hamarka pertsonen lekukotza jaso ditu, hala nola hauenak: kontsumo arduratsuko taldeak, nekazarien tokiko merkatuak, finantza etikoko esperientziak, behetik gora kudeatutako enpresak, etab.
IKUSI GAZTELANIAZ
Ekonomia solidarioa: ekonomia eraldatu, gure mundua eraldatzeko. Proposamen didaktikoa
REAS
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida hau ekonomia, pentsamendua eta praktikak eraldatzeko beharretik abiatzen da, gure mundua eraldatzeko. Ekonomia giza-, gizarte- eta historia-eraikuntza den aldetik, aldatu egin daiteke eta aldatu egin behar da pertsonen eta komunitateen ongizatera bideratzeko, eta, horretarako, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarri beharra dago, baita guztien onarekin, feminismoarekin, ekologiarekin edo justiziarekin lotutako beste irizpide batzuk ere.
Ekonomia solidarioa: ekonomia eraldatu, gure mundua eraldatzeko.
Edukien proposamena.
REAS
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Material hau hezkuntzaren eremuan lan egiten duten pertsona eta kolektiboei zuzenduta dago, bai formala bai ez-formala, gai horiek ezagutzen ez dituzten gazte edo helduekin. Proposamen didaktikoak gai horiei heltzeko jarduera zehatzak eskaintzen ditu, bizipen-ikaskuntzaren eta hezkuntza-ikuspegi kritiko eta eraldatzailearen ikuspegi batetik.
Ekonomia sozial eta solidarioa hezkuntzaren testuinguruan. Irakasleentzako gida
Asamblea de Cooperación por la Paz, Red de Economía Alternativa y Solidaria de Madrid [REAS Madrid] eta “La Unidad de Villaverde Este” auzo-elkartea
2018
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida honetan, gelan garatzeko prestakuntza-saioak proposatzen dira: Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Printzipioak; Agroekologia eta Elikadura Iraunkortasuna; Ekintza Jasangarriak; Kontsumo Arduratsua eta Bidezko Merkataritza; Komunitate Garapena eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Printzipioak; Ekonomia Sozial eta Solidarioa abian jartzea. Info
Jasan[bizi]bideragarritasuna. Bizitza erdigunean jarriko duten ekintzailetzarako trikimailu eta erremedioen gida
ColaBoraBora
2018
Baliabide mota: Gidaliburua
Gida honek, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekintzailetza-kultura bat sustatzeko helburua du. Ekintzaileen bizitzari buruzko gaiak mahaigaineratzen ditu eta ekiteko, ekoizteko eta kontziliatzeko orientabide praktikoak ematen ditu. “Kasuak” atala nabarmendu nahi dugu; horretan, hainbat ekintzailek euren esperientziak azaltzen dituzte.