Lurre(z)ko ahizpen feminismoaren alde: landa-eremuko emakumeen aldeko 2020ko Manifestua
2020
FITXA TEKNIKOAHizkuntza: Euskera, Gaztelania eta Katalana
Baliabide mota: Manifestua
Testu honek bizitzaren eta emakume baserritarren lanaren balioa eta garrantzia aintza hartzen du, haiek bistaratzea aldarrikatzen du eta bizitzaren iraunkortasunaren aldeko borroka historikoen eta gaur egungo borroken alde egiten du.
Ganaderas en Red [GeR]
Ganaderas en Red [GeR]
2017
Baliabide mota: Webgunea
Ganaderas en Red [GeR] emakume-talde bat da batez ere; emakumeen arteko ulermenaren eta elkartasunaren adibide bat, gizonen nagusitasunean eta haien zerbitzura eraikitako gizartearen mugak gainditzeko helburua duena. Lurreko emakumeak gara, ama lurrarekin eta baserriko bizitzarekin konprometitutakoak; haizeko emakumeak, horrek askatasuna eta independentzia sinbolizatzen baitu; eta ganadua bihotzean dugu, bihotzak sentsibilitatea eta maitasuna ekartzen baitio gure lanbideari.
Landa-eremuko emakumeen eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak babesteko gida
Mundubat fundazioa eta [CERES] landa eremuko emakumeen konfederazioa
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Gidaliburua
Gidaliburua hau emakume baserritarrei zuzenduta dago, haien eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak ezagutu eta erabil ditzaten, baita horiek bete daitezen exijitzeko eta horiek aldarrikatzen jakitzeko, batez ere beste emakume batzuekin aliantzan.
Emakumeek landa-eremuan sustatutako ekimenen mapa
Mallata.com
2020
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Mapak
Mapak, argitaratzeko momentuan, Espainiako 100 ekimen eta Europako eta Mediterraneoko beste herrialde batzuetako 10 biltzen ditu. Jasotako datu guztiak Internetetik hartu dira eta edozein pertsonak ekimen berriak ezagutaraziz lagundu dezake, honako formulario hau betez:http://bit.ly/iniciativasmujeresmallata.Mapa honen helburua da emakume baserritarrek sustatutako ekimenak bistaratzea, landa eremuan bizi diren edo bizitzeko asmoa duten emakumeei ideiak ematea edo motibatzea, eta sarea sortzea.
Genero-ikuspegia curriculumean eta araubide bereziko eta lanbide heziketako ikasketetako irakaskuntza-jardueretan txertatzeko gidaliburua: Lanerako Prestakuntza eta Orientabiderako [FOL] eta Enpresa eta Ekimen Sortzailerako [EIE] proposamen zehatzak
Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia
2015
Hizkuntza: Gaztelania,Euskera
Baliabide mota: Gidaliburua
Gida hau araubide bereziko irakaskuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta dago, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako hezkuntza proaktiboan aurrera egiteko baliabide bezala. Horren edukiek gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren printzipioa zeharka txertatu nahi dute curriculumean eta ikasketa horien irakaskuntza-jardueran.
Educación y ecofeminismo
Justicia Alimentaria eta Garúa
2021
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Bideoa
Irakasleentzako hitzaldia eta tailerra, ikasgeletan ikuspegi ekofeminista txertatzeko.
IKUSI GAZTELANIAZ