Better save soil [Hobe lurzorua gordetzea]
IASS [Institute for Advanced Sustainability Studies]
2015
Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa
Baliabide mota: Animazio-bideoa [3min: 52s]
Lurzoru emankorra gure gizarte modernoen oinarria da eta hura gorde beharko genuke. Baina gure ingurura begiratzen badugu, errealitatea oso bestelakoa dela ohartuko gara. Badaude nekazaritza iraunkorreko neurriak, eskala txikian zein handian, baina maiz ez dira aplikatzen. “Better save soil” IASS institutuaren eta Uli Streckenbach animazio-estudioaren arteko bigarren elkarlana da eta lurzoruen egoerari buruz kontzientziatzeko helburua du.
IKUSI GAZTELANIAZ
Suntsipena? Atzerako kontaketa hasi da jada…
Intered
2019
Baliabide mota: Jolas kooperatiboa
Jolas kooperatibo honek Escape room baten dinamika du. Lurraren suntsipen masiboa ekiditearren, taldeak elkarrekin lan egin beharko du bizitza mantentzeko erantzunera daraman klabe egokia lortzeko eta gelako atea zabaltzen duen giltzaren kodea topatzeko. 11 urtetik gorako taldeentzat gomendatuta (gutxienez 6 pertsona). Jolasaren webgunean horretara jokatzeko azalpen eta material guztiak daude.
Ortu kritikoa
Mugarik Gabe Nafarroa
2018
Baliabide mota: Erakusketa
Dossier explicativo de los panErakusketako panelak azaltzeko txostena da. Horrek, gaur egungo elikadura-ereduaren inpaktuak ulertzen lagunduko duten ideiak eta datuak ematen ditu. “Paneletan nekazaritza- eta elikadura-sistema ulertzeko oinarrizko ideiak jasotzen dira, nagusi diren ereduei eta alternatibei buruzko ereduen informazioarekin. Nekazariak ereiten duenetik kontsumitzaileak elikagai hori etxean hartzen duenera bitarteko bidea egin ezazue. Azken finean, kontzientzia hartzeko eta zeuen ortu kritikoa sortzeko deia entzun ezazue”.
Elikadura-escanerra hezkuntza kritiko eta eraldatzaile baterako
Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Aurkezpen interaktiboa
Aurkezpen hau elikadura-sistema ulertzeko pausoak emateko helburua du, ikuspegi sinplifikatu batetik lanketa konplexuago, kritikoago eta eraldatzaileago bateraino. Azken diapositibetan benetako albisteak sartzen ditu, gelan gaur egungo elikadura-sistema industrial eta globalizatuaren iraunkortasunari eta genero-berdintasunari buruzko eztabaida sortzeko helburuz.
Agroforestería en historieta. Un pequeño manual práctico
Lotufo eta Trevelin
2019
Baliabide mota: Eskuliburua
Eskuliburuak nekazaritza eta basogintzara hurbiltzen gaitu. Egileen arabera, manual-komiki honen asmoa irakastea eta inspiratzea da, “Marrazki bakoitza hazi bat” lelopean. Era errazean aurkezten ditu elikagaiak landatzeko lehen urratsak, ingurumena zaintzearekin batera.