Eta kooperatiba agroekologiko bat sortuko bagenu? Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa [LH]
Hegoa eta Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Unitate didaktikoa
Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoko Erdi Mailako Heziketa Ziklora zuzendua. Genero-ikuspegidun elikadura burujabetzaren kontzeptua lantzen du. Horrek gaur egungo eredu agroindustrialetik beste eredu batera igarotzea proposatzen du, herrien eskubide hauek bermatzen dituena: elikagai nutritiboak eta kulturalki egokiak, eskuragarriak, modu jasangarri eta ekologikoan ekoitziak izateko eskubidea eta bere elikadura eta ekoizpen sistema propioa erabakitzeko eskubidea. [Nyeleniko adierazpena – Elikadura Burujabetzaren Munduko Foroa, Sélingué, Mali, 2007].
Etxaldetik sukaldera. Kantabriako fruta eta barazki freskoen nekazaritzako produkziorako orientabideekin gidaliburua
CIFP La Granja (Heras, Cantabria) eta IES Fuente Fresnedo (Laredo, Cantabria)
2020
Baliabide mota: Gidaliburura
Ekimen honek La Granja LHII -azken kontsumitzaileari heldu arte behar diren fase guztiak kontuan izanik eta zuzeneko kanal laburrak eta hurbilekoak baliatuz fruta eta barazkien ekoizten dituena- eta Fuente Fresnedo BHI -produktu horiekin, intereseko proposamen gastronomikoak garatzen dituena- lotzen ditu. Proiektu honen helburua gertuko, tokiko eta ingurumena errespetatzen duen produktuen ekoizpena bideragarri egitea da, baita ikuspegi hau haintzat hartzen duen sukaldaritza-sektoarekin lotzea ere bada. Ekoizleak eta sukaldariak aldaketa-eragile bilakatzen dira, nekazaritza-produktuen urtaroak errespetatzen dituztenak eta lurraldearen etorkizuna bermatzen duten tamaina txikiko edota ertaineko ekoizleen garrantziaz jabetzen direnak.
Educación para la Soberanía Alimentaria. Guía para la ejecución del proyecto
Justicia Alimentaria
2022
Baliabide mota: Gida didaktikoa
Gida honek jarduera multzo bat proposatzen du, batzuk gure erakundearen beste tresna batzuetan sartuta daudenak, ikasgelan agroekologiarekin eta elikadura-subiranotasunarekin lotutako alderdiak lantzeko. Cadizko Diputazio Probintzialak finantzatutako “Elikadura Burujabetzarako Hezkuntza” proiektuaren esparruan garatutako ekintzen multzoaren parte da. Proiektu horrek probintziako hiru ikastetxerekin batera lan egiten du. Gida honek proiektua eta haren helburuak azaltzen ditu, parte hartu duten ikastetxeei aurkezten dizkie eta garatutako ekintzak deskribatzen ditu, besteak beste, ikasgelako lana, ikastetxeen arteko topaketa bat, argazki-lehiaketa bat eta erakusketa ibiltari bat egitea probintziako hainbat udaletan. Dagozkion egokitzapenekin, beste lurralde eta baldintza batzuetan aplika daiteke. Behar bezala bistaratzeko, erabili “aurkezpena” formatua.