Esbioesfera. Escola, ecologia urbana i ecorestaturant
Jordi Bonet eta Gemma Velasco
2021
Baliabide mota:Web orria
Autosufizientziarako eta jatetxe ekologikorako proiektua Cardedeun. Proiektuak barne hartzen ditu: 1) Baratzea duen jatetxe ekobegetarianoa, gertuko elikagai garbi eta justuko sukalde osasungarria gozatzeko. 2) Autosufizientziari buruzko prestakuntza-eskola bat, erresilientzia areagotzeko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko. 3) Proiektu urbano eta jasangarria, helburu argi batekin: aldaketa sustatzen duten pertsonen kopurua handitzea.
Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren gidaliburua. Ekonomia Sozial eta Solidarioa LHan eta Unibertsitatean lantzen
Economistas sin Fronteras
2019
Baliabide mota: Gidaliburua
Lan honek erronkak diseinatzea du ardatz. Tresna erraza, laburra eta praktikoa izan nahi du, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa aplikatzeko orientabidea emango diena LHko irakasleei eta LHaren eremuan lan egingo duten ikasleak dituzten unibertsitate-irakasleei. Hala, EsF erakundeak arlo horretan duen esperientziatik abiatzen da ESSko ikuspegia duen gizarte-ekintzailetza sustatzeko.
AZALA. Kreazio espazioa, landetxea
Idoia Zabaleta, Juan González, Maite Telleria, Kati Hernando
2021
Baliabide mota: Web orria
Artadi mediterraneoko eta gari-soroetako gune geobotanikoan kokatua, AZALA praktika artistikorako eta kultura sorkuntzarako espazioa da, bai eta naturarekin, zerua, airea, lurra, soroak, basoarekin kontaktuan egon nahi duten taldeen egonaldietarako espazioa ere. Ingurunea ezagutu nahi duen bidaiariak ere ostatu aurkituko du hemen. Mintz iragazkorra da AZALA, gorputzaren azala, gorputz- egituraren osotasuna mantentzeaz batera ingurunearekin komunikazioa ahalbideratzen du. AZALA, azalera, lurralde baten hedadura.
Ekonomia Sozial eta Solidarioko kooperatiba bat eratzeko urratsak
REAS Aragón eta Zaragozako Udala
2020
Baliabide mota: Baliabide webgunea
Emprendes.net webgunetik gizarte berrikuntzako proiektuei laguntza ematen zaie. “Kooperatiba bat eratzea ez da arriskutsua ibilbidea ondo markatuta dagoenean. Eta proiektua benetako kooperatiba bihurtzeko administrazioen burokrazia gainditzea ez da ezinezkoa laguntza-talde on bat baduzu. Gaurtik aurrera Kooperatiba bat eratzeko hamar urratsen mapa daukazue”.
Manual de obradores compartidos. Una herramienta de dinamización socioeconómica del territorio
Plataforma per la Sobirania Alimentària del País Valencià
2018
Baliabide mota: Eskulibura
Partekatutako lantegiak dinamizazio-tresna oso baliotsuak dira elikadura-sistema justu eta iraunkor bat eraikitzeko. Eskuliburu honetan horiek martxan jartzeko informazio garrantzitsuena jasotzen dugu: lurraldearen eta ideiaren azterketa, diseinua, antolaketa eta erresistentzia gehien sortzen dituen faktorea, higiene- eta osasun-araudia. Azpiegitura horiek bultzatzeak eta lurraldeko produktuari balio handiagoa emateak onura asko ekar ditzake eta tokiko ekonomia suspertzen lagun dezake..
Herritar enpresa. Enpresa eredu berri bat pentsatu eta egiteko proposamenak
ALBOAN eta REAS Euskadi
2020
Idioma: Euskera, Gaztelania
Tipo de recurso: Gida
Gure egungo eredu ekonomikoa eraldatzea, maila globalean pairatzen dugun egungo krisi ekosozialari aurre egin ahal izateko guztiz beharrezkoa da. 2019-2020 ikasturtean, Askotariko gizarte-eragileek mintegi iraunkorreko dinamika bat izan dute, hausnartzeko zer eginkizun duten enpresek ekonomia solidarioagoa, inklusiboagoa eta planeta zainduko duena ahalbidetuko duen eredu ekonomikoaren berrikuspenean. Dokumentu hau sortu duen gogoeta-gunea ALBOAN Fundazioa eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Euskadi) deitu dute, enpresek (txikiek eta ertainek, nagusiki) lurralde baten garapenerako funtsezko eragile gisa duten eginkizun sozialari buruz hausnartzeko eta herritar enpresa eredu berriei buruzko diskurtsoari ekarpena egiteko.
Soste[vida]bilidad. Guía de trucos y remedios para un emprendimiento que ponga la vida en el centro
ColaBoraBora
2018
Baliabide mota: Gidaliburua
Gida honek, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekintzailetza-kultura bat sustatzeko helburua du. Ekintzaileen bizitzari buruzko gaiak mahaigaineratzen ditu eta ekiteko, ekoizteko eta kontziliatzeko orientabide praktikoak ematen ditu. “Kasuak” atala nabarmendu nahi dugu; horretan, hainbat ekintzailek euren esperientziak azaltzen dituzte.