Alimentación del presente
Ismael Ferrer
2021
Baliabide mota:Blog
Ismael Ferrer sukaldaritzako irakaslea da, eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ostalaritzaren munduan, bertako ekoizleengandik eta nekazaritza- eta abeltzaintza-aniztasun tradizionaletik oso hurbil. Bere blogaren bidez, gure lurraldearen aberastasuna, “Lurra”, ezagutarazi nahi du, kezka berberak dituzten pertsonekin sinergia gune bat bete eta elikaduraren munduari beste begirada bat eman. Hausnarketa egin nahi du, aldaketak proposatu, espazioak ireki, naturaren erresumekin orekan dagoen elikadura-eredu bat berriro diseinatzeko, kontzientzian oinarritutako elikadura dela guztiok bilatzen ari garen aldaketa irekitzeko giltza guztiz konbentzituta.
#ResAPerdre
Escola d’Enginyeria Agroalimentària i Biosistemes de Barcelona (EEABB) i Càtedra UPC-Mercabarna per la Lluita contra el Malbaratament Alimentari
2021
Baliabide mota: Bideoa [26min: 48s]
Elikagaien galerak eta xahutzea gaur egungo elikadura-sistema globalizatuaren ondorio sistemikoa dira. Urtero, katean zehar, giza kontsumorako ekoitzitako elikagaien heren bat xahutzen edo galtzen da. Elikagaiak xahutzeak mantenugaien galera ez ezik, elikagaien ekoizpenean, banaketan eta kontsumoan inbertitutako baliabideen galera ere dakar. Horrek guztiak eragin handia sortzen du ingurumenean, gizartean eta ekonomian, eta saihestu egin behar da elikadura-sistema justu eta iraunkorrak lortzeko.
IKUSI KATALANEZ
El cost de la fruita. Temporers sense present. Pagesia sense futur
Clara Barbal eta Pablo Rogerol
2020
Baliabide mota: Dokumentu-trailerra [2min: 47s]
‘El cost de la fruita’ sasoiko langileen bizitza prekarioen erretratu korala da, gehienak Saharaz hegoaldekoak eta magrebtarrak, eta uda bakoitzean aurrera ateratzeko borrokatzen diren nekazari txikien bizitza prekarioen erretratua. Dokumental hau Lleidako frutaren kanpainen bi urteko behaketa eta jarraipenaren emaitza da. Orainik gabeko sasoikako langileen historia bat, etorkizunik gabeko nekazari batena, biziraupen-historia bat periferien periferiatik, lur akitu batetik. Alcarràsetik, Torres de Segretik edo Granja d’Escarpetik mundua azal dezaketen kartografia lokal eta globalak aztertzen dituen dokumentala.
IKUSI KATALANEZ
Elikagaien balioa
ENT fundazioa
2020
Baliabide mota: Online kalkulagailua
“El valors dels aliments” kanpainaren webgunean aurkitzen den online kalkulagailu-aplikazioa da. Horretan, hainbat elikagairen ingurumen-, kultura-, gizarte- eta ekonomia-kostua kalkula daiteke.
¿Qué sabemos de los que comemos? 99 preguntas y 99 experiencias para aprender a vivir en un mundo justo y sostenible
Ecologistas en Acción eta MRPs konfederazioa
2017
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Gida didaktikoa
99 Preguntas y Experiencias para aprender a vivir en un mundo justo y sostenible proiektuan kokatutako gida da. Iradokitako galderak, jarduerak eta esperientziak proposamen bat osatzen dute, premiazkoa eta beharrezkoa den beste kultura-paradigma batera igarotzeko. Galderen proposamen ireki eta kritikoaren bitartez elikadura lantzen laguntzeko jarraibideak ematen dizkie irakasleei, egin daitezkeen zenbait jarduera proposatuz.
Despilfarro de alimentos. ¿Pasamos a la acción?
Garúa Intervención Educativa S. Coop. Mad
2015
Baliabide mota: Jarduera-fitxa
FUHEM fundazioaren Tiempo de actuar webgunean aurkitzen den jarduera-fitxa da. Jarduera hau lehen hezkuntzako hirugarren ziklotik batxilergora bitartean landu daiteke. Horretan, elikagaiak alferrik galtzearen arazoa jorratzen da, ikus-entzunezkoen eta partaidetza-dinamiken bitartez, eta gaur egungo elikadura-sistemari buruz hausnartuz.
Taller de etiquetado de los alimentos.
Etiquetado obligatorio
Bidezko Elikadura / Hegoa
2021
Baliabide mota: Bideoa [11min 41s]
Bideoak etiketetan zer informazio mota bilatu eta aztertu behar dugun azaltzen du, gure elikadurari buruzko erabakiak hartu ahal izateko, gure osasuna, planetaren osasuna eta elikadura-sisteman lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak hobetze aldera.
Taller de etiquetado de los alimentos.
Etiquetado NO obligatorio
Bidezko Elikadura / Hegoa
2021
Baliabide mota: Bideoa [07min 29s]
Ontziratutako elikagaetan, badago informaziorik nahitaez agertu behar dena (hala nola osagaiak edo nutrizio-informazioa). Baina derrigorrezkoa ez den eta fabrikatzaileak edo markak gehitu nahi duen informaziorik ere badago. Hori da elikagaien aurkezpenaren zatirik deigarriena, eta, azken batean, produktua aukerarazten diguna. Hala ere, askotan engainagarriak diren edo informazio faltsua ematen duten erreklamazioak erabiltzen dira.
Gastro-Barazki. Sukaldaritza osasungarri eta begetarianoari buruzko tailerra
Hika Ateneo
2021
Hizkuntza: Euskera, Gaztelania
Baliabide mota: Tailerra eta errezetak
Gure elikadura-ohiturak aldatzeko, garrantzitsua da galdera jakin batzuei arreta jartzea, erabakiak ahalik eta modu kontzienteenean eta jasangarrienean hartzeko: Nondik datoz elikagaiak?, Nola ekoiztu dira?, Nola kontsumitzen ditugu?, Nola prestatzen ditugu?
Honetaz guztiaz dihardu Marta Marimonek eman duen Sukaldaritza osasungarri eta begetarianoari buruzko tailerra. Gidan, gainera, errezeta goxo-goxoak aurkirtuko ditugu.
Sostenibilidad en la cocina.
Justicia Alimentaria
2022
Baliabide mota: 1. Bideoa [4min 41s]; 2. Bideoa [5min 8s]; 3. Bideoa3 [5min 23s]
Cadizeko Irakasleen Zentroak (EPB) antolatutako «Digitalizazioa eta Sukaldaritzaren Iraunkortasuna» ikastaroaren esparruan, Justicia Alimentaria erakundeak hemen partekatzen dugun ikus-entzunezko materiala landu du. Bost minutu inguruko iraupena duten hiru bideo dira. Batetik, nekazaritzako elikagaien sistemaren eta klima-aldaketaren arteko kausa-ondorio erlazioa jorratzen dute, eta, bestetik, sukaldaritzan prozesuen iraunkortasuna hobetzeko har daitezkeen ekintzak. Hasiera batean, Lanbide Heziketako Ostalaritza familiako irakasleentzat dira, eta publiko mota guztientzat izan daitezke baliagarriak, baita sukaldaritzako zikloetako ikasleentzat, sukaldaritzako zuzendaritzakoentzat edo antzekoentzat ere.
GAZTELANIAZ IKUSI