Lurre(z)ko ahizpen feminismoaren alde: landa-eremuko emakumeen aldeko 2020ko Manifestua
2020
FITXA TEKNIKOAHizkuntza: Euskera, Gaztelania eta Katalana
Baliabide mota: Manifestua
Testu honek bizitzaren eta emakume baserritarren lanaren balioa eta garrantzia aintza hartzen du, haiek bistaratzea aldarrikatzen du eta bizitzaren iraunkortasunaren aldeko borroka historikoen eta gaur egungo borroken alde egiten du.
Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia
Sorkin
2017
Hizkuntza: Euskera, Gaztelania
Baliabide mota: Gida
Esku artean duzun gida, kezka batek bultzatuta sortu dugu: emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunik eza izugarria zientziaren esparruan, nerabezaroan nabaria egiten dena.
Errealitate hori aldatzen laguntzeko, inguratzen gaituen androzentrismoaren inguruko kontzientzia kritikoa sustatzea proposatzen dugu, eta zientzia berri bat bultzatzea, zeinak ikusgarri egingo dituen emakumezko zientzialariak eta beren jakintzak, eta orobat aitortuko duena pertsonen eta naturaren zaintzak gure gizartearentzat duen garrantzia.
Ogiaoratzea, jakintza eta artea. Transformazio elikagarriak, ikusezinak baina zaporetsuak
Sorkin
2019
Hizkuntza: Euskera, Gaztelania
Baliabide mota: Fitxak
Fitxa-multzoa, ogiaren jatorria, ogiaren elaborazioan dauden prozesu biokimikoak eta emakumeek horrelako oinarrizko elikagai baten ekoizpenean izan duten eta duten zeregina ezagutzeko.
Genero-ikuspegia curriculumean eta araubide bereziko eta lanbide heziketako ikasketetako irakaskuntza-jardueretan txertatzeko gidaliburua: Lanerako Prestakuntza eta Orientabiderako [FOL] eta Enpresa eta Ekimen Sortzailerako [EIE] proposamen zehatzak
Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia
2015
Hizkuntza: Euskera, Gaztelania
Baliabide mota: Gidaliburua
Gida hau araubide bereziko irakaskuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta dago, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako hezkuntza proaktiboan aurrera egiteko baliabide bezala. Horren edukiek gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren printzipioa zeharka txertatu nahi dute curriculumean eta ikasketa horien irakaskuntza-jardueran.
Emakumeek landa-eremuan sustatutako ekimenen mapa
Mallata.com
2020
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Mapak
Mapak, argitaratzeko momentuan, Espainiako 100 ekimen eta Europako eta Mediterraneoko beste herrialde batzuetako 10 biltzen ditu. Jasotako datu guztiak Internetetik hartu dira eta edozein pertsonak ekimen berriak ezagutaraziz lagundu dezake, honako formulario hau betez:http://bit.ly/iniciativasmujeresmallata.Mapa honen helburua da emakume baserritarrek sustatutako ekimenak bistaratzea, landa eremuan bizi diren edo bizitzeko asmoa duten emakumeei ideiak ematea edo motibatzea, eta sarea sortzea.
Educación y ecofeminismo
Justicia Alimentaria eta Garúa
2021
Egilea: Charo Morán
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Bideoa
Irakasleentzako hitzaldia eta tailerra, ikasgeletan ikuspegi ekofeminista txertatzeko.
IKUSI GAZTELANIAZ
Perspectiva de Género en la Formación Profesional. Su introducción a través del módulo profesional de FOL. Trabajo Fin de Máster
Claudia García Sánchez
2019
Baliabide mota: GrAL
Lanak genero-ikuspegia hezkuntza-eremuan sartzea proposatzen du, eta zeregin hori Lanbide Heziketan nola gauzatu azaltzeko proposamen didaktikoa jasotzen du, Sukaldeko Zuzendaritzako goi-mailako heziketa-zikloan genero-ikuspegia aplikatzeko, Laneko Prestakuntza eta Orientazioa irakasgaiaren bidez.
Eskola hezkidetzatik birpentsatzea. Partaidetzan oinarritutako autodiagnostikoen bitartez, hezkidetza planak prestatzeko gida metodologikoa
ALBOAN
2020
Hizkuntza: Euskera, Gaztelania
Baliabide mota: Gida
Dokumentu hau hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen autodiagnostikoa egiteko gida metodologikoa da. Xede nagusia gure hezkuntza-testuinguruaren behaketa eta azterketa gidatzea da hezkidetzaren betaurrekoen bidez, zuen ikastetxean hezkuntza-jardunbide inklusiboak eta berdintasunekoak sustatzeko funtsezkoak diren eskolakulturako elementuak identifikatuz eta lehenetsiz.
Perspectivas feministas en el análisis del turismo
Alba Sud
2022
Baliabide mota: Web (4 bideorako esteka
Alba Sudek mintegi birtual bat antolatu zuen 2022ko otsailaren 24an, turismoaren azterketa ikuspegi feministatik aztertzeko, lau ikertzaileren lanaren azalpenetik abiatuta: Matilde Córdoba, Margalida Ramis, Gema Martínez-Gayo eta Estefanía Izrael. Ekitaldia martxoaren 8an egin zen, Emakumearen Nazioarteko Egunean, eta erakundeak sektore turistikoari buruzko ikerketetan genero-ikuspegia txertatzeko konpromisoaren adierazpen gisa, posizionamendu feministatik eta ikuspegi intersekzionaletik, modu artikulatuan kontuan hartzen baititu generoa, klasea eta arraza.