Mi primer veneno. La gran estafa de la alimentación infantil
Bidezko Elikadura
2018
Hizkuntza: Gaztelania, Katalana
Baliabide mota: Txostena
Txostenak haurtxoentzako (0-3 urte) produktu prozesatuen eta publizitate-sare osoaren falaziak aztertzen ditu. Besteak beste, erabiltzen dituen abal medikoak, etiketa nahasiak eta nutrizio-erreklamu engainagarriak. Publizitate-sare honen azken helburua produktu horiek etxeko janariarekiko alternatiba eroso eta osasungarria babestea da. Produktu horietako gehienak oso prozesatuak dira, nutrizio-balio txikia dute, eta horietako batzuk oso txarrak dira, kalitate txarrekoak, eta oso urrun daude etxeko elikaduraren ontasun ukaezinetatik.
Aztertu, aldarrikatu eta aritu. Zergatik eta nola eman urratsak Bizitza Jasangarriak lortzeko
Mugarik Gabe
2020
Baliabide mota: Gida, irakurketa errazean
Argitalpen honen helburua da gure bizimodua aldatzeko beharraz hausnartzea. Gaur egungo eredua krisian dago, eta ez da jasangarria. Baina badaude alternatibak egoera aldatzeko; alternatiba horiek gauzatzeko aldaketa soziala eta politikoa behar da, baina baita aldaketa indibiduala ere, eguneroko bizitzatik.
La Vía Campesina. Nazioarteko baserritarren mugimendua
La Vía Campesina
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Webgunea
La Vía Campesina nazioarteko mugimendu bat da, munduan milioika baserritar, nekazari txiki eta ertain, lurrik gabeko langile, gazte eta emakume landatar, indigena, migrante eta nekazaritzako langile biltzen dituena. Elikadura burujabetzari lotutako nekazaritza baserritarraren alde lan egiten du, gizarte-justizia eta duintasuna sustatzeko modu gisa. Zeregin horretan, genero-berdintasuna sustatzen du, emakumeen aurkako indarkeria-modu guztien aurka borrokatzen da eta haien eskubideak aldarrikatzen ditu.
Alimentación sostenible
Daniel eta Nina Carasso fundazioa
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Webgunea, informazioa eta baliabideak
Gure elikadura hainbat (des)orekaren elkargunean kokatzen da eta horren inguruan hartzen ditugun erabakiak, ekoizpenetik kontsumora, eragina dute gure ekosisteman. Ziurtasun horretatik, Elikadura Jasangarri baterako trantsizioa sustatzea premiazkoa dela argudiatzen da, baita hura demokratikoa, solidarioa eta agroekologikoa izan beharko dela ere.
Soberanía alimentaria. Biodiversidad y culturas
Hainbat erakunde/elkarteren gune kolektiboa
2020
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Online aldizkaria
“Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas” argitalpenak landa-eremuko bizitzan, nekazaritzan eta elikaduran eragiten duen guztiari buruzko informazioa, eztabaida eta hausnarketa jorratzen du. Pentsamendu kritikoko aldizkari horrek, bada, errealitate sozial eta ekonomiko berriak irudikatzen eta eraikitzen lagundu nahi du, kapitalismoa behingoz baztertu ahal izateko.
Panel 5. Soberanía alimentaria
OCSI
2019
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Fitxa didaktiko eta kontzeptuala
Elikadura Burujabetza kontzeptuan oinarrituz, nagusi den eredu agroindustrialaren ondorio negatiboak jorratzen ditu, batez ere naturan ematen direnak. Hala, Elikadura Burujabetzaren eredua proposatzen du landa-eremuak biziberritzeko, lurraldea kudeatzeko eta ekoizpen, banaketa eta kontsumo alternatiba gisa. Gainera, eredu hura Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren barruan kokatzen du. Jarduerak eta baliabide lagungarriak eskaintzen ditu.
Carne de cañón. Por qué comemos tanta carne y cómo nos enferma
Bidezko Elikadura
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Katalana
Baliabide mota: Txostena eta kanpaina
«Carne de cañón» kanpainak sektorearen eutsiezintasunaz ohartarazten du, haragiaren gehiegizko kontsumoa bistaratzen du eta horrek osasunean dituen ondorio larriak salatzen ditu. Gainera, haragiaren industriak inpunitate osoz jokatzeko mugitzen dituen hariak seinalatzen ditu. Kanpainak, bada, pertsonen osasunaren eta lurraldearen espoliazioarekin amaituko duten politika publikoak eskatzen ditu. Izan ere, espoliazio horrek enpresa gutxi batzuek epe laburreko mozkinak lor ditzaten du helburu.