


Eta kooperatiba agroekologiko bat sortuko bagenu? Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa [LH]
Hegoa eta Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Unitate didaktikoa
Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoko Erdi Mailako Heziketa Ziklora zuzendua. Genero-ikuspegidun elikadura burujabetzaren kontzeptua lantzen du. Horrek gaur egungo eredu agroindustrialetik beste eredu batera igarotzea proposatzen du, herrien eskubide hauek bermatzen dituena: elikagai nutritiboak eta kulturalki egokiak, eskuragarriak, modu jasangarri eta ekologikoan ekoitziak izateko eskubidea eta bere elikadura eta ekoizpen sistema propioa erabakitzeko eskubidea. [Nyeleniko adierazpena – Elikadura Burujabetzaren Munduko Foroa, Sélingué, Mali, 2007].




Etxaldetik sukaldera. Kantabriako fruta eta barazki freskoen nekazaritzako produkziorako orientabideekin gidaliburua
CIFP La Granja (Heras, Cantabria) eta IES Fuente Fresnedo (Laredo, Cantabria)
2020
Baliabide mota: Gidaliburura
Ekimen honek La Granja LHII -azken kontsumitzaileari heldu arte behar diren fase guztiak kontuan izanik eta zuzeneko kanal laburrak eta hurbilekoak baliatuz fruta eta barazkien ekoizten dituena- eta Fuente Fresnedo BHI -produktu horiekin, intereseko proposamen gastronomikoak garatzen dituena- lotzen ditu. Proiektu honen helburua gertuko, tokiko eta ingurumena errespetatzen duen produktuen ekoizpena bideragarri egitea da, baita ikuspegi hau haintzat hartzen duen sukaldaritza-sektoarekin lotzea ere bada. Ekoizleak eta sukaldariak aldaketa-eragile bilakatzen dira, nekazaritza-produktuen urtaroak errespetatzen dituztenak eta lurraldearen etorkizuna bermatzen duten tamaina txikiko edota ertaineko ekoizleen garrantziaz jabetzen direnak.
