Kanoi-haragia. Zergatik jaten dugu hainbeste haragi eta zergatik gaixotzen gaitu
Bidezko Elikadura
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Katalana
Baliabide mota: Txostena eta kanpaina
«Carne de cañón» kanpainak sektorearen eutsiezintasunaz ohartarazten du, haragiaren gehiegizko kontsumoa bistaratzen du eta horrek osasunean dituen ondorio larriak salatzen ditu. Gainera, haragiaren industriak inpunitate osoz jokatzeko mugitzen dituen hariak seinalatzen ditu. Kanpainak, bada, pertsonen osasunaren eta lurraldearen espoliazioarekin amaituko duten politika publikoak eskatzen ditu. Izan ere, espoliazio horrek enpresa gutxi batzuek epe laburreko mozkinak lor ditzaten du helburu.
Geldi, hemen jendea bizi da
Bidezko Elikadura
2011
Baliabide mota: Bideoa [3min: 4s]
VSF Mugarik Gabeko Albaitariak (gaur egun, Bidezko Elikadura) erakundearen kanpaina da. Horren helburu, herritarrak mobilizatzea da, Espainiako gobernuari Afrikako elikadura burujabetza hondatzen jarraitzea ekidingo dituzten neurriak har ditzan exijitzeko. Transnazional erraldoiek munduko elikadura dute esku artean: haiek erabakitzen dute zer jaten dugun, zer baldintzetan eta zer preziotan. Horren aurrean, komunitate nekazariak babesik gabe daude.
IKUSI GAZTELANIAZ
La Vía Campesina. Nazioarteko baserritarren mugimendua
La Vía Campesina
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Webgunea
La Vía Campesina nazioarteko mugimendu bat da, munduan milioika baserritar, nekazari txiki eta ertain, lurrik gabeko langile, gazte eta emakume landatar, indigena, migrante eta nekazaritzako langile biltzen dituena. Elikadura burujabetzari lotutako nekazaritza baserritarraren alde lan egiten du, gizarte-justizia eta duintasuna sustatzeko modu gisa. Zeregin horretan, genero-berdintasuna sustatzen du, emakumeen aurkako indarkeria-modu guztien aurka borrokatzen da eta haien eskubideak aldarrikatzen ditu.
Ekimen agroekologikoak COVID-19an
Agroekologiaren aldeko hirien sarea
2020
Baliabide mota: Mapa
Koronabirusaren hedapenak ezohiko neurriak hartzea eskatu du. Horiek, bada, biztanleen egunerokoan dute eragina eta, maiz, elikaduran ere. Ekimen hau Agroekologiaren aldeko hirien sareak egiten duen lanean kokatzen da. Bere helburua elikadura jasangarri eta osasungarriak eta tokiko ekoizpen eta banaketak erresilientzia-mekanismo gisa duten garrantzia azpimarratzea da.
Transgenikoak Hego Konoan
Bioaniztasuna Aliantza
Acción por la Biodiversidad
2020
Baliabide mota: Animazio bideoa [5min: 27s]
Bideo didaktiko honek 1996az geroztik soia transgenikoaren hazkuntza masiboak eskualdean izan dituen ondorioak azaltzen ditu, hala nola lurrak bereganatzea, enpresen kontzentrazioa, deforestazioa, nekazariak kanporatzea eta agrotoxikoen erabilera masiboa. Aldi berean, eredu honek sortu dituen krisi anitzetatik irteteko nekazarien erakundeek egindako proposamenak aurkezten ditu.
IKUSI GAZTELANIAZ
FAO Ren agroekologiari buruzko ezagutza-zentroa
FAO [Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundea]2020
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Webgunea
Agroekologiari buruzko ezagutza-zentroa da. FAOk web-plataforma hau sortu du agroekologiari buruzko ezagutza nagusiak aintzat hartzeko eta partekatzeko. Agroekologia zientzia eta gizarte-praktika eta -prozesuen integrazio gisa definitu den aldetik, plataforma honek hiru alderdi horien egoerari buruzko ezagutza eguneratua eskaintzen du.
SEAE nekazaritza ekologikoaren Espainiako elkartearen topaketa agroekologikoa
Agroecosistema fundazioa
2020
Baliabide mota: Web-mintegia
Agroecosistema fundazioak, irailaren 8tik 10era bitartean, IV. Topaketa Agroekologikoa ospatu zuen online, “Norantz doa ekoizpen agroekologikoa?” izenburuarekin. Horretan, aztertu ziren sektorearen etorkizuna, oro har; ekoizpen ekologikoak klima aldaketaren aurrean duen paper protagonista; eta 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean sartu den EBren 2018/848 Araudiak ekoizpen ekologikoan eragingo dituen aldaketak.
Elikadura Burujabetza, Bioaniztasuna eta Kulturak
Hainbat erakunde/elkarteren gune kolektiboa
2020
Baliabide mota: Online aldizkaria
“Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas” argitalpenak landa-eremuko bizitzan, nekazaritzan eta elikaduran eragiten duen guztiari buruzko informazioa, eztabaida eta hausnarketa jorratzen du. Pentsamendu kritikoko aldizkari horrek, bada, errealitate sozial eta ekonomiko berriak irudikatzen eta eraikitzen lagundu nahi du, kapitalismoa behingoz baztertu ahal izateko.
5. Panela. Elikadura burujabetza
OCSI
2019
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Fitxa didaktiko eta kontzeptuala
Elikadura Burujabetza kontzeptuan oinarrituz, nagusi den eredu agroindustrialaren ondorio negatiboak jorratzen ditu, batez ere naturan ematen direnak. Hala, Elikadura Burujabetzaren eredua proposatzen du landa-eremuak biziberritzeko, lurraldea kudeatzeko eta ekoizpen, banaketa eta kontsumo alternatiba gisa. Gainera, eredu hura Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren barruan kokatzen du. Jarduerak eta baliabide lagungarriak eskaintzen ditu.
Elikadura jasangarria
Daniel eta Nina Carasso fundazioa
FITXA TEKNIKOABaliabide mota: Webgunea, informazioa eta baliabideak
Gure elikadura hainbat (des)orekaren elkargunean kokatzen da eta horren inguruan hartzen ditugun erabakiak, ekoizpenetik kontsumora, eragina dute gure ekosisteman. Ziurtasun horretatik, Elikadura Jasangarri baterako trantsizioa sustatzea premiazkoa dela argudiatzen da, baita hura demokratikoa, solidarioa eta agroekologikoa izan beharko dela ere.