Esperientzien Mapa
Alimentacción, Bidezko Elikadura eta Hegoarekin lankidetzan diharduten erakundeak
2020
Baliabide mota: Mapa Interaktiboa
Alimentacción Sarearen mapak programaren jardueretan laguntzen duten ikastetxeen, enpresen, erakundeen eta lan-sareen kokapena islatzen du. Maparen goiko erlaitzetan, inplikatutako erakundeen kategoriak iragaz daitezke, eta hor sartzen dira, halaber, Hegoako eta Bidezko Elikadura talde teknikoen kontaktuak, autonomia-erkidegoen arabera.
¡Ayuda a la UHAM a despegar!
Madrilgo baratze agroekologikoen elkartea
2020
Baliabide mota: Bideoa
UHAMen (Madrilgo baratze agroekologikoen elkartea) 5 baratze elkartu gara, eta 5 urte baino gehiago daramatzagu gure barazkiak landatzen eta banatzen. 5 urte baino gehiago laborantza-lanbidea ikasten, baina baita proiektuak aurrera ateratzeko ahalegin handia egiten ere, laborantza-, merkaturatze-, garraio-, banaketa- eta kontabilitate-lanak eginez.
IKUSI GAZTELANIAZ
Huerta Los Seises
Fernando Álvarez Ache Marín eta Renato Álvarez
2020
Baliabide mota: Bideoa
Los Seises baratzean 30 urte baino gehiago daramatzate ekoizpen ekologikoan, eta duela 20 urtetik prestakuntza ematen diete ingurumenarekiko errespetuzkoagoa eta buruaskiagoa den bizitza baten alde egin nahi duten guztiei. Beren prestakuntza kanal propioa dute youtuben: El huerto de Renato (Renatoren ekobaratzea).
IKUSI GAZTELANIAZ
La Caperuza
La Caperuza gaztandegia
2020
Baliabide mota: Web orria
La Caperuza es una asociación de dos oficios tradicionales como son la ganadería de pastoreo y la transformación artesanal en una pequeña quesería. En ella elaboramos quesos y yogur de forma artesanal, natural y sin conservantes. La leche que utilizamos para la elaboración de nuestros productos es de nuestra propia ganadería, La Caperuza, en la que criamos cabras de raza malagueña de forma extensiva, es decir salen a pastorear diariamente por el valle de Bustarviejo. Con esto mantenemos y cuidamos el monte y la biodiversidad y ayudamos en la prevención de incendios entre otros muchos beneficios. https://lacaperuza.com/.
Zituene. Pasta Obradore Kooperatiboa
Zituene
2015etik
Baliabide mota: Web orria
Zituene proiektuak etxeko sukaldean egin zituen lehen urratsak. Urte pare bateko esperientziaren ondoren, eta betiere mugimendu eta kolektibo agroekologikoekin elkarlanean, bere txokoa sortu zuen Errenteriako erdigunean. Proiektuak bi oinarri ditu: alde batetik, elikadura-subiranotasuna, eta, bestetik, gizarte-ekonomia eraldatzailea. Haien helburu eta eguneroko erabaki guztiak bi oinarri horien arabera sortzen dira. Irmoki sinesten dute ekonomia sozial eta eraldatzailean, eta benetako alternatiba izan nahi dute jendearen bizitzak itotzen dituen egungo ereduaren aurrean. Bisitak eta pastatailerrak eskaintzen dituzte. Haien helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: harreman horizontalak eta berdinzaleak sortzea; kalitatezko produktuak eskaintzea, lurrarekiko eta pertsonekiko errespetuan oinarrituta; eta euskararen erabilera aktiboa sustatzea, bai bezeroekiko zuzeneko harremanetan, bai proiektuaren arlo pedagogikoan.
Viviendo en el campo
Olga Durán Salguero
2018
Baliabide mota: Bideoa
Familiaren proiektu agroekologiko ederra. Barazki ekologikoak ekoizten eta tokiko barietateak berreskuratzen aritzen dira batez ere. Mintegi txiki bat dute landareen autoekoizpenerako. Finka osoan biodibertsitatea sustatzen da, bai landua bai landu gabea, baita energia berriztagarrien erabilera eta bizitza jasangarria eta naturarekin harmonia sustatzea ere.
IKUSI GAZTELANIAZ
Huerta Lunera
Luna Millán
2017
Baliabide mota: Bideoa
Luna Millán Huerta Lunera, barazki, aloe vera eta garbantzu zuria edo esnetsua ekoizten dituen finka baten arima da. Huerta Luneran, osasuna lehenetsiko duen nekazaritza batean sinesten dute, bai lurrarenean, bai pertsonenean. Ekoizpena dibertsifikatzearen, antzinako barietateak berreskuratzearen eta kontsumitzaileari zuzenean saltzearen aldeko apustua egin dute.
IKUSI GAZTELANIAZ