La Escuela de Turismo Generativo
Isabel Sánchez Tejado
2021
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Web orria
Eskola honek eskaintzen dituen ikastaroak helmuga turistiko iraunkorrak sustatzera bideratuta daude. Hori guztia gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-aldaketak sortzeko asmoz..
“Aldaketa handiak ematen ditu, baina urrats txikiekin lortzen dira.”.
¿Extinción? La cuenta atrás ya ha comenzado…
Intered
2019
Baliabide mota: Jolas kooperatiboa
Jolas kooperatiboak Scape room-aren dinamikari jarraitzen dio. Gutxienez 6 pertsonako taldeentzat eta 11 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago. Lurrean seigarren itzaltze masiboa saihesteko eta bizitzari eusteko taldeak modu kooperatiboan lan egin beharko du erantzunera daraman gako zuzena lortzeko. Atea irekitzen duen giltzaren kodea aurkitzeko beste modurik ez dago. Jokoaren webgunean jolasaren garapenerako beharrezkoak diren azalpen eta material guztiak eskaintzen dira.
Salva comida, ayuda al planeta
toogoodtogo
2021
FITXA TEKNIKOA
Baliabide mota: Web orria
Elikagaiak alferrik galtzen ez dituen planeta batekin egiten dugu amets, eta, horregatik, egunero egiten dugu lan hori egia bihurtzeko. Gure app-a modurik zuzenena da janaria alferrik galtzen sahiesteko. Besterik gabe, deskargatu app-a, erregistratu eta hasi zure gertueneko establezimenduetako janari soberakina salbatzen. Zure janari-paketea beti izango da sorpresa, prezio onean, eta planetan zuzeneko inpaktu positiboa sortzen ariko zara.
Cocina comprometida por el clima. Recetas
ECODES. Fundación ecología y desarrollo
2016
Baliabide mota: Liburua [ECODESek] klimarekin konprometitutako sukaldaritzako errezeten liburua egin du. Ekimen hori [ Klimak Konprometitutako Elikadura] proiektuaren barruan kokatzen da, eta Biodibertsitatea Fundazioaren babesa du. Proiektu horren bidez, ideiak eman nahi dira planetarekiko dieta deskarbonizatuagoa, jasangarriagoa eta arduratsuagoa hartzeko. Liburu honek eta proiektuak, oro har, herritarrak eta elikadura-kateko eragile guztiak sentsibilizatu nahi dituzte, berotegi-efektuko gasen isurketa fase guztietan murriztea ekarriko duen elikadura praktikan jartzeko moduari buruz.
Elikadura-escanerra hezkuntza kritiko eta eraldatzaile baterako
Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Aurkezpen interaktiboa
Aurkezpen hau elikadura-sistema ulertzeko pausoak emateko helburua du, ikuspegi sinplifikatu batetik lanketa konplexuago, kritikoago eta eraldatzaileago bateraino. Azken diapositibetan benetako albisteak sartzen ditu, gelan gaur egungo elikadura-sistema industrial eta globalizatuaren iraunkortasunari eta genero-berdintasunari buruzko eztabaida sortzeko helburuz.
El turismo en la diversificación pesquera: ¿sabremos aprovechar la oportunidad?
Àgueda Vitòria. Revista Soberanía Alimentaria
2019
Baliabide mota: Artikulua
Arrantzaturismoa ez da beste jarduera turistiko bat: arrantzaleentzako osagarri ekonomiko gisa sortzen da, sektorean dibertsifikazioa behar delako, eta gertuko arrainaren kontsumoa sustatzeko sustapen-tresna gisa balio behar izango delakoan. Esperientzia horretan, gainera, txalupa-sukaldaritza ezagutzen dute, ekoizten den tokiak eta kontsumitzen den lekuak eskaintzen duten hurbiltasunetik. Zientzia, gastronomia, ingurumen-hezkuntza, ondare historikoa eta etnografikoa uztartzen dituen esperientzia, modu ludiko eta parte-hartzailean garatzen dena.
Kode etikoa. Euskadi Turismoa
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
2019
Baliabide mota: Gida
http://www.emaus.com/pdf/MODELOS-CAST.pdf Agiriak ekintza eta konpromisuen katakogo bat eransten du eta bere helburua turismo-eragile guztiek euren egunerokotasunean ardura sozialak eta ingurumen-jasangarritasuna eta baita ekonomikoa ere barneratzea da. Horretarako Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako munduko kode etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Ajendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere.