Salva comida, ayuda al planeta
toogoodtogo
2023
Baliabide mota: Webgunea
Elikagaiak alferrik galdu gabeko planeta batekin amets egiten dugu, eta, horregatik, egunero egiten dugu lan hori egia bihurtzeko. Gure app-a modurik zuzenena da janaria alferrik galtzen laguntzeko. Deskargatu app-a, erregistratu eta hasi gertuen dituzun establezimenduetako janari-soberakinak salbatzen. Zure jatekoa beti sorpresa izango da, prezio onean, eta eragin positibo zuzena sortzen ariko zara planetan.
Elikadura jasangarria
Elika. Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa
2021
Baliabide mota: Webgunea
Elikadura jasangarriaren atalean, Elikak informazio eta baliabide ugari eskaintzen ditu hainbat kategoriatan taldekatuta: Elikadura zirkularra; Nekazaritzako elikagaien sistema jasangarria, Elikagaien xahutzea; Ekoizpen iraunkorra, Hurbileko elikagaiak eta Sasoiko elikagaiak. Hori guztia osatzeko, beste bi atal daude: Hurrengo ekitaldiak eta gai horri buruzko berrikuntzak.
Elikagaien higienea
Elika. Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa
2023
Baliabide mota: Ikastaroa
Ikastaro honek azaldu nahi ditu zein diren oinarrizko edukiak elikagaien segurtasunari buruz, elikagaiak manipulatzean higiene-ohitura onak lortu eta tresnak eta makinak modu egokian erabiltze aldera.
Despilfarro de alimentos ¿Pasamos a la acción?
Garúa Intervención Educativa S. Coop. Mad
2015
Baliabide mota: Jardueren fitxa
FUHEMen “Jarduteko denbora” baliabideen webgunean aurki daitekeen jardueren fitxa. Jarduera hau Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik Batxilergora arte landu daiteke. Bertan, ikus-entzunezko desberdinen bidez eta dinamika parte-hartzaileen bidez, elikagaien xahutzeak nola eragin dezakeen lantzen da, egungo elikadura-sistemari buruzko hausnarketa eginez.
Taller de etiquetado de los alimentos.
Etiquetado obligatorio
Justicia Alimentaria / Hegoa
2021
Baliabide mota: Bideoa [11min 40s]
Bideoak azaltzen du zer informazio bilatu eta aztertu behar dugun etiketetan, gure elikadurari buruzko erabakiak hartu ahal izateko, gure osasuna, planetaren osasuna eta elikadura-sisteman lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak hobetzeko.
Taller de etiquetado de los alimentos.
Etiquetado NO obligatorio
Justicia Alimentaria / Hegoa
2021
Baliabide mota: Bideoa [7min 29s]
Ontziratutako elikagai batean, agertu beharreko informazioa dago, nahitaezkoa dena (osagai edo nutrizio-informazio gisa). Baina bada beste bat, derrigorrezkoa ez dena eta fabrikatzaileak edo markak gehitu nahi duena jasotzen duena. Hau da elikagaien aurkezpenaren zatirik deigarriena eta, azkenik, produktua aukerarazten diguna. Hala ere, askotan, engainagarriak diren edo informazio faltsua eskaintzen duten erreklamoak erabiltzen dira.
El valor de los alimentos
Fundació ENT
2020
Baliabide mota: Online kalkulagailua
Online kalkulagailuaren aplikazioa, “El valors dels aliments” kanpainaren webgunean kokatua. Bertan, hainbat elikagairen ingurumen, kultura, gizarte eta ekonomiaren benetako kostua kalkula daiteke.