


Elikagaiak alferrik galtzea, ekingo diogu lanari?
Garúa Intervención Educativa S. Coop. Mad
2015
Baliabide mota: Jarduera-fitxa
FUHEM fundazioaren Tiempo de actuar webgunean aurkitzen den jarduera-fitxa da. Jarduera hau lehen hezkuntzako hirugarren ziklotik batxilergora bitartean landu daiteke. Horretan, elikagaiak alferrik galtzearen arazoa jorratzen da, ikus-entzunezkoen eta partaidetza-dinamiken bitartez, eta gaur egungo elikadura-sistemari buruz hausnartuz.


Taller de etiquetado de los alimentos.
Etiquetado obligatorio
Bidezko Elikadura / Hegoa
2021
Baliabide mota: Bideoa
Bideoak etiketetan zer informazio mota bilatu eta aztertu behar dugun azaltzen du, gure elikadurari buruzko erabakiak hartu ahal izateko, gure osasuna, planetaren osasuna eta elikadura-sisteman lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak hobetze aldera.


Taller de etiquetado de los alimentos.
Etiquetado NO obligatorio
Bidezko Elikadura / Hegoa
2021
Baliabide mota: Bideoa
Ontziratutako elikagaetan, badago informaziorik nahitaez agertu behar dena (hala nola osagaiak edo nutrizio-informazioa). Baina derrigorrezkoa ez den eta fabrikatzaileak edo markak gehitu nahi duen informaziorik ere badago. Hori da elikagaien aurkezpenaren zatirik deigarriena, eta, azken batean, produktua aukerarazten diguna. Hala ere, askotan engainagarriak diren edo informazio faltsua ematen duten erreklamazioak erabiltzen dira.


Elikagaien balioa
ENT fundazioa
2020
Baliabide mota: Online kalkulagailua
“El valors dels aliments” kanpainaren webgunean aurkitzen den online kalkulagailu-aplikazioa da. Horretan, hainbat elikagairen ingurumen-, kultura-, gizarte- eta ekonomia-kostua kalkula daiteke.



Zer dakigu jaten dugunari buruz? 99 galdera eta 99 esperientzia mundu bidezko eta iraunkor batean bizitzen ikasteko
Ecologistas en Acción eta MRPs konfederazioa
2017
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota: Gida didaktikoa
99 Preguntas y Experiencias para aprender a vivir en un mundo justo y sostenible proiektuan kokatutako gida da. Iradokitako galderak, jarduerak eta esperientziak proposamen bat osatzen dute, premiazkoa eta beharrezkoa den beste kultura-paradigma batera igarotzeko. Galderen proposamen ireki eta kritikoaren bitartez elikadura lantzen laguntzeko jarraibideak ematen dizkie irakasleei, egin daitezkeen zenbait jarduera proposatuz.


Aldaketa elikatu
Garúa. Jakintza eta proiektu ekosozialak
2020
Baliabide mota: Baliabide webgunea
“Alimentar el cambio” GARÚA lan elkartuko kooperatibaren proiektu bat da, Madrilgo autonomia-erkidegoko ikastetxeetan elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzeko helburua duena. Ekimenak Daniel eta Nina Carasso fundazioaren babesa eta FUHEM Ecosocial fundazioaren laguntza ditu. Eskola-jantokien gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunerako trantsizio-prozesuetan (integralak zein puntualak) laguntzen ditugu hezkuntza komunitateak, baita material didaktikoak eta zabalkundekoak eginez eta praktika onak bistaratuz ere.

