Tejiendo territorio. Diagnóstico de género. Barreras legislativas y normativas para la producción artesanal en Andalucía. Informe técnico
Justicia Alimentaria
2019
Hizkuntza: Gaztelania
Baliabide mota:Gida
Landa-eremuko emakumeei lotutako Europako, Estatuko eta Andaluziako araudia, egindako inkestak eta parte hartu dugun eztabaidetan partekatutako iruzkinak eta kontsultatutako beste lan batzuetan egindako hausnarketak oinarri hartuta, artisau-eraldaketaren eta emakumeen artean dagoen lotura historiko handia marraztu dezakegu. Landa-eremuko emakumeek aurkitzen dituzten oztopoak aztertzen ditugu, eta artisau-elikagaiak eraldatzen dituztenek bereziki bizi dituzten desberdintasun- eta bazterketa-egoerak zuzentzeko neurriak proposatzen ditugu.
Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia
Sorkin
2017
Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
Baliabide mota: Gida
Gida hau kezka batetik sortu da: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun izugarriak zientziaren inguruan, eta adin goiztiarretan (nerabezaroan, esaterako) nabarmen islatzen direnak. Errealitate hori aldatzen laguntzeko, gure proposamena inguratzen gaituen androzentrismoari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea eta Zientzia berri bat sustatzea da. Emakume zientzialariak eta haien jakintzak ikusaraziko dituena, eta, gainera, pertsonen eta naturaren zaintzak gure gizarteetan duen garrantzia aitortuko duena..
Gazteak patriarkatua deseraikiz. Indarkeria matxistarik gabeko mundo baten alde. Proposamen metodologikoa
InterRed
2019
FITXA TEKNIKOAHizkuntza: Euskera, Gaztelania, Katalana
Baliabide mota: Gida
Dokumentu hau gida praktiko bat da, gazteekin indarkeria matxisten prebentzioan lan egin nahi duten hezitzaileentzat. Helburua da tresna teorikoak eta praktikoak eskaintzea, arlo horretako hezkuntza-prozesuak aurrera eramateko.
Ogiaoratzea, jakintza eta artea. Transformazio elikagarriak, ikusezinak baina zaporetsuak
Sorkin
2019
Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
Baliabide mota: Fitxak
Ogiaren jatorria, ogiaren elaborazioan dauden prozesu biokimikoak eta oinarrizko elikagai baten ekoizpenean emakumeek izan duten eta duten zeregina ezagutzeko fitxa-multzoa.
Genero-ikuspegia curriculumean eta araubide bereziko eta lanbide heziketako ikasketetako irakaskuntza-jardueretan txertatzeko gidaliburua: Lanerako Prestakuntza eta Orientabiderako [FOL] eta Enpresa eta Ekimen Sortzailerako [EIE] proposamen zehatzak
Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia
2015
Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
Baliabide mota: Gida
Gida hau araubide bereziko irakaskuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta dago, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako hezkuntza proaktiboan aurrera egiteko baliabide bezala. Horren edukiek gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren printzipioa zeharka txertatu nahi dute curriculumean eta ikasketa horien irakaskuntza-jardueran.