


0 km-ko ogia
Bidezko Elikadura eta IES Josep Sureda i Blanes
2022
Baliabide mota:Bideoa
Palmako Josep Sureda i Blanes BHIko Elikagaien Industriako departamentuak “Alimentacción” programaren barruan parte hartzen du 2019tik. Tokiko barietateetako gari-irinekin eta ekoizle ekologikoekin lanean hasi ziren eta ogi ekologikoa ekoizteko master class batzuk antolatu zituzten. Jarduera horiez gain, beste batzuk ere sartu zituzten, ohiko irinen jatorriari eta horiek ingurumenean, gizartean eta ekologian duten eraginari buruz hausnartzeko. Gaur egun, kanpoko ikasgela-obradorearen proiektu bat garatzen ari dira non egur-labearen obradore bat, baratze eta petanka-pista bat eraikiko dituzte . Hor, ikasgelaren berezko mugarik gabe, ikasleek libreago lan egin ahal izango dute, ikuspegi integratzaileago batekin.
IKUSI KATALANEZ

Eta kooperatiba agroekologiko bat sortuko bagenu? Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa [LH]
Hegoa eta Bidezko Elikadura
2020
Baliabide mota: Unitate didaktikoa
Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoko Erdi Mailako Heziketa Ziklora zuzendua. Genero-ikuspegidun elikadura burujabetzaren kontzeptua lantzen du. Horrek gaur egungo eredu agroindustrialetik beste eredu batera igarotzea proposatzen du, herrien eskubide hauek bermatzen dituena: elikagai nutritiboak eta kulturalki egokiak, eskuragarriak, modu jasangarri eta ekologikoan ekoitziak izateko eskubidea eta bere elikadura eta ekoizpen sistema propioa erabakitzeko eskubidea. [Nyeleniko adierazpena – Elikadura Burujabetzaren Munduko Foroa, Sélingué, Mali, 2007].




Etxaldetik sukaldera. Kantabriako fruta eta barazki freskoen nekazaritzako produkziorako orientabideekin gidaliburua
CIFP La Granja (Heras, Cantabria) eta IES Fuente Fresnedo (Laredo, Cantabria)
2020
Baliabide mota: Gidaliburura
Ekimen honek La Granja LHII -azken kontsumitzaileari heldu arte behar diren fase guztiak kontuan izanik eta zuzeneko kanal laburrak eta hurbilekoak baliatuz fruta eta barazkien ekoizten dituena- eta Fuente Fresnedo BHI -produktu horiekin, intereseko proposamen gastronomikoak garatzen dituena- lotzen ditu. Proiektu honen helburua gertuko, tokiko eta ingurumena errespetatzen duen produktuen ekoizpena bideragarri egitea da, baita ikuspegi hau haintzat hartzen duen sukaldaritza-sektoarekin lotzea ere bada. Ekoizleak eta sukaldariak aldaketa-eragile bilakatzen dira, nekazaritza-produktuen urtaroak errespetatzen dituztenak eta lurraldearen etorkizuna bermatzen duten tamaina txikiko edota ertaineko ekoizleen garrantziaz jabetzen direnak.
